Zumaiako. Flysch mendi lasterketa,
ARAUDIA.
1.- DATA ETA LEKUA.
Zumaiako III. Flysch mendi lasterketa, 2012ko uztailaren 22an, goizeko 10:00etan izango da. Irteera Eusebio Gurrutxa plazan izango da.


Opcion Gastronomica en DONOSTIA+ informacion

2.- IBILBIDEA.
Helduen lasterketa, biotopo Flysch erreserba zeharkatzen da, 31,2 km.-ko ibilbidea duelarik. 1.500 m-ko. garaiera positiboa eta 223 m-ko gehiengo altuera ditu. (A). Lasterketako koefizientea: 47.
Gazteen lasterketa, biotopo Flysch erreserba zeharkatzen da, 15,2 km-ko ibilbidea duelarik, 605 m-ko garaiera positiboa eta 210 m-ko gehiengo altuera ditu. (B)

3.- MAILAK.
* Junior: 20 urtetik beherako atletek parte har dezakete. Mailak honako hauek dira:
   - Gizonezkoak: 18 urtetik – 20ra. (barne)
   - Emakumezkoak: 18 urtetik – 20ra. (barne)
* Sub-23: 23 urtetik beherako atletek parte har dezakete. Mailak honako hauek dira:
   - Gizonezkoak: 21 urtetik – 23ra. (barne)
   - Emakumezkoak: 21 urtetik – 23ra. (barne)
* Nagusi Maila: 18 urtetik gorako atletek parte har dezakete. Mailak honako hauek dira:
   - Helduak: Gizonezkoak:     18 urtetik – 44 ra.
                     Emakumezkoak: 18 urtetik – 39 ra.
   - Beteranoak: Gizonezkoak: 45 urte eta gorakoak.
                          Emakumezkoak: 40 urte eta gorakoak.
Kontuan hartuko da, korrikalariak 2012ko abenduaren 31n izango duen adina.

Lasterketa nagusian korritu nahi duten juniors eta sub-23 korrikalariek, bere mailari uko egin behar diote, antolakuntzari izena emateko orduan horrela adieraziz.

4.- IZEN-EMATEA.
* Federatuak: 20 €.
* Ez federatuak: 25 €.
* Izena emateko epea: apirilaren 16tik  uztailaren 17ra.
* Internet bitartez:
   www.zumaia.net; www.herrikrossa.com
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.

   Turismo bulegoa: 943143396.

5.- SEGURTASUNA.
Antolakuntzak Ardura Zibileko eta Istripuko aseguruak izango ditu. DYA ren laguntza izango dugu.

Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azzterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

6.- SEINALEZTAPENA.
Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartel adierazleekin.

7.- KONTROLAK.

Probaren luze-zabalean antolakuntzak kontrol guneak jarriko ditu eta bertatik igarotzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira arauzko igarotze-kontrolak.

8.- NAHITAEZKO ERRETIRATZE PUNTUAK:
Hiru azken denbora eta nahitaezko erretiratze puntuak ezarriko dira ibilbidean. Denbora hauek betetzen ez dutenak, lasterketatik kanpo geratuko dira. Erretiratu izana onartzen ez badu, antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko. Antolakuntzako kotxeak eramango ditu erretiratuak helmugara.
- Mendatan denbora epea: 11,2 km. - 1 ordu 40´
- Sorazun denbora epea: 18,3 km. – 2 ordu 45´
- Elorriagan denbora epea: 23,2 km. – 3 ordu 30´
12:15etan gazteak eta 14:40ean nagusiak helmuga kontrola itxi eta lasrketak bukatutzat emango dira.

9.- HORNIDURA.
- Lasterketa nagusian, helmugakoaz gain, 8 horniketa puntu atonduko dira (4´5, 8´1, 11´5, 15, 17´7, 19´7, 23´2, 27´5 km.).
- Gazte lesterketetan, helmugakoaz gain, 3 horniketa puntu atonduko dira: (4´5, 6´2, 10´5 km.).
   Postu hauetan freskagarriak eta produktu energetikoak eskainiko zaizkie partehartzaileei.

10.- SAILKAPENA.
FEDMEen araudiaren arabera egingo da kronometraia. Sailkapena argitaratu ondoren, 30 minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora pasa eta gero, ofizialak egingo dira sailkapenak.

11.- SARIAK.
Junior Gizonezko / Emakumezko maila.
1.- Garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.
Junior Gizonezko / Emakumezko Zumaiarra.
1.- Garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.
Sub23 Gizonezko / Emakumezko maila.
1.- Garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.
Sub-23 Gizonezko / Emakumezko Zumaiarra.
1.- Garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.
Gizonezko / Emakumezko nagusia.
1.- Txapela, 300 € eta garaikurra.
2.- 200 € eta garaikurra.
3.- 100 € eta garaikurra.
Gizonezko / Emakumezko nagusia-Zumaiarra.
1.- Garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.
Gizonezko / Emakumezko Beteranoa.
1.- Garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.
Gizonezko / Emakumezko Beteranoa - Zumaiarra.
1.- Garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.
Sariak ez dira pilatuko. Postua eta mailaren arabera izandako saria bakarrik jasoko dute korrikalariek 

12.- DORTSALEN BANAKETA.
Dortsalak itsaskirodegiko ludotekan banatuko dira. Bezperan 17:00etatik – 20:00etara. Egun  bertan: 7:30etik – 09:30era.

13.- DORTSALEN KONTROLA ETA MATERIALEN KONTROLA ETA IKUSKAPENA.
09:30ean: irteerako eremua zabalduko da. 09:45etako beharrezkoa da, irteerako eremuan korrikalari guztiak egotea.
Proba hasi baino lehen, antolatzaileek honako materiala ikuskatuko du: Oinetakoak, dortsala, jantzia eta antolakuntzak eskatutako materiala.
Antolakuntzak eskumena du, ordutegia betetzen ez duen korrikalariari zigortzeko.

14.- INGURUGIROA.
Lasterketa, Zumaia-Deba biotopo babestu parajeetako zati handi batetik igarotzen da. Ingurunea ahal beste zaintzeko, kontrol-guneetatik kanpo zaborrak ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Helburu horretarako, hornitze guneetatik gertu zaborrrontziak ezarriko dira, 25 eta 50 metrora.
Oinarrizko arau hau betetzen ez duten korrikalariek, probatik kanpo utziko dira.

15.- ZAINDEGIA ETA DUTXAK.
Itsaskiroldegian – helmugatik 200 metrora - zaindegi eta dutxen zerbitzua egongo da.

16.- BILERA INFORMATZAILEA.
Alondigan, lasterketa aurreko arratsaldeko 19:00etan, antolatzaileek bilera informatzaile bat emango du, non korrikalari guztiei lasterketako xehetasun guztiak emango zaizkien.

17.- IBILBIDEAREN SEGURTASUNA.
Antolakuntzak, aurretik Lasterketako Batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

 

18.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN.
Partehartzaileek betekizun izango dute istsripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.

19.- ERANTZUKIZUNA.
Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuen ardura, baina ez korrikalarien istripuaz zabarkeriak eraginda gertatzen bada.  Parte-hartzaileen objetu pertsonalei dagokienean ere ez du ardurarik izango, helburu horrekin zindegi-zerbitzu bat izango baita helmuga bertan.
Parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.

20.- PARTAIDEN KOPURUA.
Gehienezko kopurua: 500.

21.- ARAUDIAREN ONARPENA.

Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena FEDMEn araudia kontuan izanda ikusiko da.

ARGIBIDEAK / INFORMACION.
TLF: 943143396 / 629503369.
www.zumaia.net; www.herrikrossa.com